KULTURA ARABA - Doinu berean. Kanpaiak: ondare materiala eta inmateriala

Doinu berean. Kanpaiak: ondare materiala eta inmateriala

Horario: 10:00-17:30

Lugar: BIBAT Museoa, Aiztogile 54, Vitoria-Gasteiz

Precio: Sarrera doan, aretoa bete arte

Kanpaien munduari eta ondare material eta immaterial hori kontserbatzeari buruzko jardunaldia.

Kanpaien mundua ezagutuko dugu alderdi askotatik, eta ondare material eta immaterial hau nola kontserbatu aztertuko dugu. Aztertuko dugu zein diren arazoen arabera tratamendu egokiena emateko protokolo bateratuak egiteko gomendioak. Horrez gain, azalduko dugu gure kulturan eta gure ohituretan zein esanahi izan duten eta duten oraindik ere. Ikusiko dugu kanpai deia –apirilaren 22ko 296/2019 Errege Dekretuak berriki kultura ondasun immaterial izendatua– soinu hizkuntza dela eta mendeetan zehar komunikatzeko erabili dela, bai eta komunitatearen bizimodua antolatzeko eta lana, egunerokotasuna, jaiak eta dolua mugatzeko ere.

Kanpaien garrantzia nabarmentzearen eta ezagutaraztearen alde lan egiten duten pertsonak ere ezagutuko ditugu, eta baita kanpaiak entzuten jarrai dezagun eta ahaztu ez ditzagun haien soinuaz eta musikaz arduratzen direnak ere.

Zaharberrikuntza Zerbitzua -Euskara, Kultura eta Kirola. Arabako Foru Aldundia

Egitaraua

10:00 Aurkezpena

10:15 Conocer, ¿para qué? Los inventarios o registros de campanas: una herramienta para la gestión.

Francesc Llop i Bayo

Kanpaiak eta haien inguruko elementu guztiak zaharberritzeko eta haietan esku hartzeko egin beharreko erregistro guztiak gauzatzeko ezinbestekoa den landa lanari eta dokumentazio lanari buruzkoa izango da azalpena. Inbentarioaz aritzeaz gain, adibide praktikoak aztertuko ditugu, dorre, kanpai eta dei katalogo horiek zaharberritze praktika egokietarako funtsezkoak izan direla erakusteko.

11:15 Torre, campanas y toques. De lo material a lo inmaterial.

Eliseu Martínez Roig

Zaharberritzeak eta esku hartzeak orokorrean aztertu behar dira, kontuan hartuz bai alderdi arkitektonikoak esaterako, dorreen eraikuntza, bai kanpaien egoera, bai elementu osagarriena. Horrek guztiak eragina du, normalean, soinuaren ekoizpenean, alegia, alderdi immaterialean. Faktore horiek aldatzeak deietan duen eraginaz hitz egingo dugu eta zaharberritzeak egiteko plangintzak komunitateekin (batez ere kanpai jotzaileekin) eta erabilera beharrak kontuan hartuta egiteko beharraz.

12:15 Aspectos dinámicos del volteo de campanas. La rotura del eje de la campana El Jaume de la Catedral de Valencia.

Salvador Ivorra Chorro

Ardatz baten inguruan abiadura jakinean kulunkatzen den masa bat da kanpaiak, etxeak, burdineriak eta mihiak osatutako sistema. Parametro horiek baldintzatu ohi dute instrumentuen musikaltasuna. Multzo horren grabitate zentroaren kokaguneak, biraketaren abiadurak eta kanpaiei eragiteko sistemak tentsioa eragiten dute kanpaien ardatzetan eta eusten dieten egituretan. 2014ko abenduaren 25ean bat-batean hautsi zen 1429an galdatu zuten 1750 kiloko brontzezko kanpai baten ardatza. Hitzaldi honetan apurketa horren jatorria identifikatzeko egindako azterketak eta etorkizunean kalterik ez izateko hartu ziren neurriez arituko gara.

ATSEDENA

16:00 DINDA DINDAI AURELIO VICENTE

Dokumentala

Ezkilen arteko bidea. Izenburu onomatopeikoa duen dokumental honetan kanpaiei buruzko alderdi asko jorratzen dira. Kanpaien hotsak bideratu zuen mendetan eguneroko bizimodua eta, gaur egun erabilera urrikoak diren arren, oraindik ere irits gaitezke elektrizitateak kanpai jotzaileen kanpai hotsa eta kulunka isilarazi ez duen tokietara. Dokumental honek oso ezezaguna den kanpaien mundua erakutsiko digu eta haien hotsarekin lotutako zenbait tradizio ere; hori guztia etnografiaren, historiaren, musikaren, artisautzaren eta kanpaiak jotzeaz arduratzen direnen ikuspegitik. Horren urrutikoa iruditzen zaigun tradizioa ulertzen lagunduko digun mosaiko heterogeneoa.

17:30 Mahai ingurua

KULTURA ARABA
Kultura Araba (28-06-2019)
  • VITORIA - GASTEIZ: Campanas, campaneros y toques
  • IVORRA CHORRO, SALVADOR (AGOST) : Toques y otras actividades
  • LLOP i BAYO, FRANCESC (VALÈNCIA) : Toques y otras actividades
  • MARTÍNEZ ROIG, ELISEO (PAIPORTA) : Toques y otras actividades
  • Congresos, reuniones científicas: Bibliografía
  • Metodología inventarios y cuestionarios: Bibliografía
  • Restauración de campanarios: Bibliografía
  • Restauración de campanas: Bibliografía

     

  • Volver a la página anterior
  • Menu inicial CAMPANERS DE LA CATEDRAL DE VALÈNCIA
    Campaners de la Catedral de València
    Buscar campana, campanario, población, fundidor, año fundición, epigrafía, autor, artículo
    © Kultura Araba (2019)
    © Campaners de la Catedral de València (2019)
    campaners@hotmail.com
    : 26-08-2019
    Convertir a PDF